Ekintzetan parte hartzea eta aforoa

Ekintzetan parte hartzea eta aforoa

Aipatu bezala, lodifobiari planto egin nahi dion bollo-trans-marika eta emakume oro gonbidatzen ditugu jardunaldietara. Ulertzen dugu lodifobia biolentzia estruktural gisa egituratua dagoela gizartean eta zapalkuntza sistema hainbaten gurutzaketaren ondorio dela.

Lodifobiak pertsona askoren bizitzako uneren batean sortutako sufrimendua edota zapalkuntza berria. Gizentasunak aberrazio eta akats moral eta fisiko bat izaten jarraitzen du gurean. Halabaina, gehienon bizitzak zeharkatu arren, uste dugu beharrezkoa dela jatunaldien barnean lodientzako espazioak sortu eta babestea. Horregatik, jatunaldiak irekiak izanda ere, tailerrak edota aktibitate konkretu batzuk lodientzako bakarrik izango dira.

Zer ulertzen dugu loditzat? Loditzat ulertzen dugu gizarte gordofoboak markatu eta baztertu dituen gorputzak. Bolumen kontu batengatik osasungintzarentzat gaixo, estetikoki itsusi eta moralki alper eta ez-zainduak direnak. Lodifobiak gorputz orori eragiten dio, baina ez modu berberean, lodientzako espazioak errespetatu!

Aforoa beteko balitz pertsona gizenek lehentsauna izango lukete.