Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Esan bezala, irisgarritasuna ahalik eta gehien bermatzen saiatuko gara. Zentzu horretan, Astrako eraikinak igogailuak ditu eta oztopo arkitektoniko gutxi daude espazio gehienetara sartzeko.

Bestalde, eskertuko genizuke izen ematearekin batera edo email bidez ([email protected] ) arreta jarri beharreko konturen bat egongo balitz antolakuntza lan taldeari komunikatzea (elikadura beharrak edo intolerantziak, lo lekuarekiko behar bereziak, disidentzia funtzional edo somatikoak kontuan hartzea, etab.). Koziente gara Jatunaldiak ez direla perfektuak izango, baina ditugun baliabideak baloratu eta  beharrak kontuan hartzea guztiontzako ikasketa izango delakoan gaude.