Jatunaldiak modu autogestioantuan antolatuak izan dira eta burutuko diren ekintzen gastuei aurre egiteko honako bonoak egongo dira eskuragai:
- Bono osoa (35 euro): 3 egunak (janaria + lotarako lekua + ekintzak)
- Prekaria bonoa (0-35 euro artean norberak erabakita): behar diren egunak + otorduak + lotarako lekua + ekintzak.
- Egun bateko bonoa: 15 euro (egun 1): janaria+lotarako lekua+ ekintzak.
*Jatunaldiak ahalik eta irisgarrienak izatea nahi dugu, baita ekonomikoki ere. Horretarako, txanponaren bi aldeak dira garrantzitsuak; ordaindu ahal dutenek “bono osoa”-ekin dirua aurreratzea, ezin dutenek “prekaria bonoa” izateko.
Izen ematea egiteko eta bonoak eskuratzeko bi bide daude:
– Web orriaren bitartez: https://jatunaldiak.net/index.php/izena-eman-2/
– Fisikoki laister Euskal Herriko txoko desberdinetan. ADIi! (bonoak erosteko aukera egongo da)