LAGUNTZEKO MODUAK

LAGUNTZEKO MODUAK

Euskal Herriko I.jatunaldiak modu horizontal eta autogestionatuan antolatu dira, eta beso zabalik gaude parte hartu edo lagundu nahi baduzue! Guri, oraingoz, modu hauek okurritzen zaizkigu:

Jatunaldien antolakuntzan edo egitarauan parte hartzea. Inurri lanak ez, elefante lanak dira antolakuntzakoak eta lodia bazara eta motibatzen bazaitu, jarri gurekin kontaktuan! Jatunaldietako egitarauan edota espazioan egiteko proposamenik egin nahiko bazenute, agian garaiz zaudete!

Donazio ekonomikoak edo bestelakoak: jatunaldien gastuei aurrera egiteko edota baliagarria izan ahal zaigun baldiabideren bat eskaini nahiko bazenu, ongi etorria izango da.

– Turno aliatuak:  jatunaldietan gizenen parte hartzea eta gozamena posible izateko (bada garaia, oporrak bihar ditugu ta!), turno aliatuak egitera gonbidatzen zaituztegu ez-lodiak! Beso zabalik hartuko zaituztegu lanerako.

Kamisetak eta mertxana: eskuz serigrafiatutako kamisetak eta mertxana ditugu. Erosi nahi izanez gero, edo espazio edo ekimen batean saltzeko aukerarik ikusten baduzu, laguntza handia izan daiteke.